Espainako egoera
GIBaren eta hiesaren izurritearen nondik-norakoak Espainian hiru gertakizun nagusik zehazten dituzte:
• 80ko hamarkadan GIBaren hedapen azkarra. Hamarkada horretan Espainian GIBaren hedapen handia suertatu zen bide parenteralaren bidezko droga-erabiltzaile (BPDE) kopuru handi batean, eta modu hau bihurtu zen kasuen bi herenen baino gehiagoren arrazoia. GIBa gizonezko homosexualen artean ere zabaldu zen, baina hedapena ez zen hain zakarra izan. Espainian droga parenteralen kontsumoaren ondoriozko kalteak gutxitzeko programak ezartzen egondako atzerapenak Espainia Europako hies-tasen lehen postura eraman zuten. GIBak kutsatutako BPDEen kopuru izugarriak, gehienak heldu gazteak eta sexualki aktiboak, bigarren mailako transmisio heterosexuala eta perinatala eragin zuen. 90ko hamarkadaren hasieran GIBak kutsatutako 100.000 lagunetik gora bazeuden, eta honi lotutako heriotza-tasa bilakatu zen Espainian galdutako bizitza-urte potentzialen arrazoi nagusia.
• 90ko hamarkadaren hasieratik GIBaren transmisioaren jaitsiera mailakatua. Azaldutako egoeraren larritasunak gizartea erne jarri zuen, eta ordura arte erabat ez-nahikoak ziren prebentzio programak indartu zirenez, arrisku jokabideak gutxitu egin ziren. GIBaren kutsadura berriak hasi ziren jaisten talde arriskutsuenetan, argi erakutsi duten bezala BPDEen, gizonezko homosexualen eta emakume prostituten artean GIBaren hedapenari buruz egindako ikerketek. Hurrengo belaunaldietan injektatutako drogen kontsumoari ekin zioten gazteen kopurua txikiagoa izan zen, eta, gainera, erretzeak kontsumitzeko modu injektatua pixkanaka ordeztu zuen.
•1997az geroztik erretrobirusaren kontrako terapien zabalpena. 90ko hamarkadaren erdialdean izurriteak goia jo zuen heriotza-tasari zein erikortasunari dagokienez, urteko 7.000 kutsadura berrirekin eta 5.000 heriotzarekin. 1996an eta 1997ko hasieran erretrobirusaren kontrako terapia konbinatuak agertzen hasi ziren, eta, berauek proteasa inhibitzeko botikak zeuzkatenez, kutsatutako lagunen bizitza-kalitatean eta pronostikoan zein egoera immunologikoan hobekuntza nabarmena gertatu zen. Honek ekarri zuen hiesaren eraginak hurrengo lau urteetan % 60ko jaitsiera edukitzea, eta bakarrik bi urtetan heriotza-tasa % 67n jaistea. 2006ko datuak. 2006ko abenduaren 31ra arte Hiesaren Kasuen Nazio Erregistroan jasotako jakinarazpenen arabera, kalkulatzen da, behin atzerapenen ondoriozko jakinarazpena zuzenduta, 2006an espainiar estatuan hiesaren 1.586 kasu berri diagnostikatu zirela. 90ko hamarkadaren erdialdean goia jo ondoren, jakinarazitako hiesaren kasuen kopuruak behera egin du etengabe, esate baterako, 2006an jakinarazitako kasuak 1996an (erretrobirusaren kontra jardun handiko tratamenduak orokortu aurreko urtean) jakinarazitakoak baino % 76 gutxiago dira.
2005arekin parekatuz gero, 2006an gizonezkoen artean diagnostikatutako kasuak % 12,3 gutxiago izan ziren, eta emakumezkoen artean portzentajea zertxobait handiagoa izan zen, % 14. Oraindik ere talde ohikoena bide parenteralaren bidezko droga-erabiltzaile edota erabiltzaile ohiena bada ere, aurreko urteetan hasitako beheranzko joerak bere horretan jarraitzen du, diagnostikatutako kasuak % 16,5 gutxiago izan zirelako. Babestu gabeko sexu harremanei dagozkienen kopuruak ere behera egin zuen: % 14,1 kutsapen heterosexualaren kasuan eta % 4,7% gizonezkoen arteko sexu harremanen ondoriozkoetan. Erretrobirusaren kontrako tratamendu berriak zabaldu zirenetik hiesak espainiar estatuan nabarmen behera egin badu ere, Europako Mendebaldeko herrialde joenetariko bat izaten jarraitzen du. Beheranzko joerari eusteko, prebentzio neurriak indartzeaz gain, arrisku jarduerak izan dituzten pertsonen artean GIBaren proba, aholkuak eta diagnosi goiztiarra sustatzeko jarduerak bultzatu behar dira. Orain arte 2006an diagnostikatutako 1.065 kasuren jakinarazpena jaso da, eta pentsatzen da jakinarazpena amaitzen denean kopuru hau kasu guztien % 67 izango direla. Diagnosien % 76,6 gizonezkoei dagozkie, eta diagnosien batez besteko adina 40 urteen ingurukoa da. Kasu pediatrikoen kopurua (13 urtetik beherakoak) % 0,5 da. 2006an hiesak kutsatu zituen pertsonen % 44,2 bide parentaletik drogak hartzeko materiala partekatzeagatik kutsatu ziren, eta hau izan zen arrazoia gizonezkoen % 47ren eta emakumezkoen % 35,3ren kasuan. Babestu gabeko sexu harreman heterosexualen ondorioz kutsatu ziren pertsonak kasuen % 30,7 dira, eta kopuru orokorretan ohikoagoa da gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino. Hala ere, proportzioan, emakumezkoen artean talde horrek garrantzi berezia dauka, izan ere 2006an jakinarazitako kasuen % 55 dira. Hirugarren bide ohikoena gizonezkoen arteko harreman homosexualak izan dira, eta hauek kasu guztien % 16,6 dira, eta gizonezkoei eragin dietenen % 21,7. Izurritea hasi zenetik estatuan orotara hiesaren 73.977 kasu jakinarazi dira. 1997ra arte jatorrizko herrialdetzat espainiar estatua ez zeukatenen kopurua % 3tik beherakoa izan zen. Baina 1998tik kopuru honek pixkanaka gora egin zuen, 2006an % 18,8 izan arte. Azken urte honetan kasu hauen % 81,6 Afrika eta Latinoamerikako herrialdeetatik datoz.
Diagnostikatutako pertsonen % 40,7k diagnosia egitean ez zeukaten GIBak jota egoteko susmorik. Kopuru hau bide heterosexualak kutsatutakoen % 61,9 da eta % 62 harreman homosexualen ondorioz kutsatutako gizonezkoen artean. 2003-2006 tartean edozein kokapenetako tuberkulosiak jarraitu zuen hiesaren gaixotasun adierazle nagusia izaten, kasuen % 28,8n agertu zelarik. Ondoren Pneumocystis jirovecii izenekoak eragindako pneumonia (% 22,6) eta esofagoko kandidiasia (% 14,4) datoz.gora
(Iturria: Osasun eta Kontsumo Ministerioa)
Registro Nacional de SIDA. Situación en 2009
El Registro Nacional de Casos de Sida ofrece información sobre la evolución de esta enfermedad en España. Al interpretar los datos que se presentan en este informe, hay que tener en cuenta que la incidencia de sida es un indicador de la frecuencia y evolución de los estadios avanzados de la infección por VIH en la población. Este indicador es clave para evaluar la efectividad de los tratamientos, y las intervenciones que tienen mayor impacto en la evolución del sida tanto en el ámbito individual como comunitario. Sin embargo, no aporta información sobre la frecuencia de nuevas infecciones por VIH en la población ni de su evolución reciente, pudiéndose dar el hecho de que aumenten las nuevas infecciones mientras los casos de sida sigan otra tendencia. Al interpretar los datos ha de tenerse en cuenta también que las cifras correspondientes a los últimos años pueden sufrir pequeñas modificaciones en el futuro, conforme se complete la notificación.
Según las notificaciones recibidas hasta el 30 de junio de 2009 en el Registro Nacional de Casos de Sida, se estima, tras corregir por retraso en la notificación, que en 2008 se diagnosticaron en España 1.340 casos de sida. Tras alcanzar su cénit a mediados de la década de los 90, el número de casos notificados de sida ha experimentado un progresivo declive, de forma que los notificados en 2008 suponen un descenso del 80,1% respecto a los notificados en 1996, año previo a la generalización de los tratamientos antirretrovirales de gran actividad.
Con respecto al 2007, en el año 2008 se evidenció un descenso del 16,6% en el número de casos entre los varones y un 8,6%, entre las mujeres. Se mantiene la tendencia descendente iniciada años atrás en el grupo de usuarios o ex-usuarios de drogas por vía parenteral (UDVP) puesto que se observa una disminución en el número de casos diagnosticados del 28%. También bajaron en relación al mismo periodo los casos atribuidos a relaciones sexuales no protegidas entre hombres (5%), permaneciendo estables en el caso de la transmisión heterosexual.
Hasta la fecha se ha recibido la notificación de 1.170 casos diagnosticados en 2008, que suponen el 87,3% de los casos que se estima habrá cuando se complete la notificación. El 77% de los diagnósticos de sida recayeron en hombres, y la edad media al diagnóstico se sitúa en los 41 años. La proporción de casos pediátricos (menores de 13 años) se sitúa en el 0,4%. El 34,4% de las personas que han desarrollado sida en 2008 contrajeron la infección por compartir material de inyección para la administración parenteral de drogas, lo que afectó al 37,6% de los hombres y al 23,4% de las mujeres. Las personas que contrajeron la infección por relaciones heterosexuales no protegidas ascienden al 34,9% de los casos y, en números absolutos, continúan siendo más frecuentes en hombres que en mujeres. Sin embargo, proporcionalmente, entre las mujeres esta categoría adquiere especial relevancia, pues representa el 65,4% de los diagnósticos de sida notificados en 2008. La tercera vía de transmisión más frecuente han sido las relaciones homosexuales entre hombres, que supone el 20,3% de todos los casos y el 26,3% de los que afectan a hombres . Por lo tanto, en conjunto, se observa un predominio de la transmisión sexual, suponiendo el 55,2% de los nuevos casos de sida en 2008.
Desde el inicio de la epidemia en España se han notificado un total de 77.953 casos de sida. Hasta 1997 la proporción de casos de sida en personas cuyo país de origen no era España estuvo por debajo del 3%. Pero a partir de 1998 esta cifra subió progresivamente hasta alcanzar el 26,5% en 2008. En este último año, el 41,3% de estas personas extranjeras procedía de Latinoamérica, y el 33,9% de países de África.
En el periodo 2004-2008 la tuberculosis de cualquier localización siguió siendo la enfermedad indicativa de sida más frecuente, afectando al 28,8% de los casos. Le sigue la neumonía por Pneumocystis jirovecii (22,9%) y la candidiasis esofágica (14,0%). A pesar del marcado descenso de la incidencia de sida en España desde la extensión de los nuevos tratamientos antirretrovirales, el nuestro sigue siendo uno de los países con mayor incidencia de sida en Europa Occidental.Para mantener la tendencia decreciente, además de reforzar las medidas de prevención, es necesario potenciar las intervenciones destinadas a promover la prueba del VIH, el consejo y el diagnóstico precoz de la infección en personas que hayan tenido prácticas de riesgo. gora
Euskadi erkidegoko egoera
-
Desde 1997 se ha declarado un total de 2.472 nuevas infecciones por VIH, registrándose en 2010 un descenso de un 13,5% respecto a 2009.
-
En 2010 se han notificado 179 nuevos diagnósticos de VIH, lo que supone una tasa de 84,8/millón de habitantes. Tasa ligeramente superior a la registrada a nivel estatal (79,3 millón de habitantes).
-
El 75,8% de las nuevas infecciones corresponde a hombres y la edad media de las personas diagnosticadas es de 38 años.
-
En relación a la práctica de riesgo, la transmisión en hombres que tienen sexo con hombres (41,2%) casi iguala a la transmisión a través de relaciones heterosexuales (43%).
-
El 41,2% de las nuevas infecciones corresponde a personas originarias de otros países, principalmente latinoamericanas y africanas.
-
El 43,7% del total de nuevas infecciones presentó diagnóstico tardío (menos de 350 CD4). gora
Más datos:
Fuente: Plan de Prevención y Control de Sida de Euskadi. 2010 gora
Gizarte HIESa
Hiesaren larriena ez da soilik gaixotasun hilgarria izatea, baizik eta XXI mendeko gizartea mehatxatzen duen izurrite bat dela eta izurrite horrek gizateriak lehenago jasandako beste gaixotasun batzuei aurre egiteko eman ziren gizarte erantzun eta sinismenak ezabatzen dituela. Horregatik ez da kasualitate hutsa hiesari buruz gehien erabilitako metafora izurriarena izatea, hitz honek zoritxar beltzena adierazten duelako eta gizarteari egindako epaiketa iradokitzen duelako. GIBaren kutsadura jasateak gizaki hori bere giza izaera galarazten duen etiketa baztertzaile baten menpean dagoen giza talde batean sartzea dakar eta gaixoari duintasuna gutxiesten dion nortasun berri bat ematen dio. Lehen aldiz, gizartea gaixotasun-kasuak zein kutsatutako pertsona osasuntsuen kopurua zenbatzen deneko izurrite baten aurrean dago. Honek bi aldetatiko esanahi berezia dauka: batetik, balio du birusa eramateko susmagarria direnak identifikatzeko ustezko beharra zuritzen du; bestetik, ziurrenik heriotza fisikora baino azkarrago gizarte heriotzara eramango dituen gizarte bazterketa eragingo du.
Hiesak XX. mendean gertatutako kultur aldaketei gaina hartzen die. Mende horretan sexualitatea gizarte diskurtsoa bilakatu zen, gorputzen arteko intimitatea ikuskizun argia bihurtu zen. Emakume eta gizonen arteko maitasun eta sexu harremanetako erak aldatu ziren, eta sexu desberdintasuna ikusgarri bilakatu zen. Giza sexuari buruzko eztabaida betean hiesa agertu zen. Gaixotasun aldaketa horien guztien gainean ezartzen da, eta agian horregatik gizarte irudi korapilatsua dauka, ezagutza klinikoari erantzuteaz gain, gizarte balioak auzitan jartzen dituena eta pertsonen hunkiberatasuna eragiten duena. Gizarteak sortzen duen irudi hori barneratu egiten da, eta gaixotasunari zein gaixoei buruzko jarrerak eta ekintzak sortzen ditu, gaixotasunari buruzko biologia-ezagutzarekin zerikusirik ez dutenak, askoz harantzago doazenak, eta gizarte esanahi morala ematen diotenak. Historian zehar egon dira garai bakoitzeko paradigmak adierazi dituzten gaixotasunak. Garai bakoitzean legenarra, izurria, sifilia, tuberkulosia, minbizia izan dira gaixotasun bat baino askoz gehiago.
Gure garaiko baldintza makrokulturalei, esate baterako Iparra-Hegoa desberdintasunak, baldintza mikrokulturalak gehitzen zaizkie, gaixotasun hau jendearen barru-barruko bizitzan bete-betean sartzen baita. Gaixotasun oso arriskutsu moduan ikusten da, sexuaren bidez hedatzen dena, azkar eta era hilgarrian garatzen dena, eta guztion bistan jasaten duenaren sexu gustu eta ohiturak uzten dituena. Ildo honetatik eta Pollakek (1988) zioen bezala “hiesaren gizarte irudiak minbiziaren eta sifiliaren ezaugarri guztiak batera biltzen ditu”, bertan minbiziaren hilgarritasun eta sendaezintasunari lotzen zaizkielako sifiliaren lotsagarritasuna eta umiliagarritasuna.
Guztiok badakigu zeintzuk izan ziren lehenengo gizarte erantzunak hiesa homosexualen artean agertu zenean. Haienganako iritzi erasokorrak, hiesa haien sexualitateak merezi zuen zigortzat hartuz. Ordura arte gizartean homosexualitatea ezkutuan zegoen, gehiengoak ulertzen ez zuen bazterreko gertakizun baten moduan eta gizarte iritzi negatiboa sortzen zuena. Zigor bat zen moralaren arabera iraingarriak ziren sexu joerentzat. Hiesak xiringak elkarrekin trukatzen zituzten pertsona toxikomanoak jo zituenean, are gehiago hazi zen baztertuen eta moral menperatzailea urratzen zutenen gaixotasuna zelako irudipena, eta gehiengoak normaltzat zituen jokaeretatik urruntzen zirenentzako zigorra zelako ideia indartu zen.
Gero, sexu kutsadurak homosexualitatearen hesiak gainditzen zituela eta sexu harreman heterosexualen ondorioz ere gizon eta emakumeak kutsatzen zirela argi geratu zenean, hiesa promiskuitatearen ondorioa delako irudipena luzatzen da. Geroago, odol-transfusio, hemoderibatu eta transplanteen ondoriozko kasu batzuk ezagutuko ziren, baina erantzukizun moraletik kanpo omen zeuden, medikuntzak, teknika den aldetik, holako irudirik ez daukalako, eta gehienez jota osasun-teknikaren kontrol baten erantzukizun soila delako, eta kutsatutako pertsona honen biktima da, baina ez erruduna.
Hiesa guztion arazoa da. Gaur egun ere, heterosexual gehienentzat hiesa besteren arazoa da. Transmisio bideei buruzko ezagutza onargarria bada ere, gehienez jota balio du jakiteko zein egoeratan izan daitekeen arriskutsua hiesa duten pertsonekiko harremana. Baina, azken finean, arazoa kanpotik ikusten da, eta ematen du batik bat arduratu behar dituela izurritearen errudunak omen direnaK, hots, gizarte legeetatik zein arau moral eta etikoetatik kanpo dauden horiek. Hala ere, biztanleria guztia ez dago arrisku joeretatik kanpo, azken finean, kontua ez delako homosexual, prostituta edota drogazalea izatea, baizik eta GIBa hedatzeko bideen menpean egotea, norberak prebentzio neurririk gabe egindako joera batengatik. Hortaz, hiesak jotako lagunek bi arazo dituzte: gaixotasuna eta eransten zaien estigma. Gaixotasunak haien osasuna eta bizitza jartzen dizkie arriskuan, estigmaren mehatxua gizarte heriotza da.
Pertsona bat GIBduna dela jakiteak gizarte ospearen galera ekar dezake, horregatik eragindako pertsonek edota arrisku handian egon daitezkeen isilpekotasuna aldarrikatu dute. Isilpekoa izan behar da berria zabaltzeak eragindako pertsona kaltetu dezakeelako, gizarteak baztertzen edota amoraltzat jotzen duen pertsona talde baten barruan bere burua ikus dezakeelako.
Gizarte heriotzaren mehatxua da kutsatutako pertsonengan jarrera kontraesankorrak eragiten dituena eta bere buruari buruzko informazioa estaltzera eramaten dituena, bere gizarte ospea zaintzearren. Horrela, estigmatizazioak hiesaren prebentzioa oztopatu egiten du. “Arrisku talde” estigmatizatu eta baztertuen kontzeptuak bazterkeria erraztu, prebentzioa oztopatu eta sexu harreman heterosexualen bidez izurritea zabaltzea eragiten du. Beharrezkoa da “arrisku jokabideen” kontzeptua zabaltzea. gora
| (Iturria: “La prevención de la transmisión heterosexual del VIH/SIDA en las mujeres”. Osasun eta Kontsumo Ministerioa) |








